XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

Hernaniko Udala

Zerbitzu publikoak eman edo jarduerak egiteagatiko Prezio Publikoak arautzen dituen Ordenantza Fiskalen Eranskinaren aldaketa, 1996ko irailaren 1etik aurrera.

Jendaurreko (...)

HERNANIKO UDALA Iragarkia

Arauzko informazio publikorako epea inolako erreklamazio eta oharpenik aurkeztu gabe igaro ondoren, finko eta behin-betikoa egin da, 1996ko irailaren 17an Udal Osoko Bilkurak hartutako hasierako erabakia, zerbitzu publikoak eman edo jarduerak egiteagatiko Prezio Publikoak arautzen dituen Ordenantza Fiskalaren Eranskina aldatzeari dagokionez 1996ko irailaren 1etik aurrera, aldaturiko testuak honela diola:

G) UDAL EUSKALTEGIA

a) 1996/1997 ikasturtean zehar ezarriko diren tarifak honakoak izango dira:

1. ikastaldi osoak 96ko irailetik 97ko ekainera, egunero astelehenetik ostiralera:

Egunean 2 ordu 39.000 pta.

2. 96ko irailetik 97ko otsailera bitarteko ikastaldiak, egunero astelehenetik ostiralera:

Egunean 3 ordu 29.500 pta.

Egunean 4 ordu 39.000 pta.

Egunean 5 ordu 49.000 pta.

3. 97ko otsailetik 97ko ekainera bitarteko ikastaldiak, egunero astelehenetik ostiralera:

Egunean 3 ordu 29.000 pta.

Egunean 4 ordu 38.500 pta.

Egunean 5 ordu 48.500 pta.

4. ALFA ikastaldiak 96ko urritik 97ko ekainera, guztira 146 ordu izanik:

Astean 2 egun eta eguneko 2 ordu 16.000 pta.

5. Ikastaldi trinkoa 97ko uztailean, guztira 100 ordu izanik:

Egunean 5 ordu 11.000 pta.

b) Ordaindutako matrikularen gain ikasleek hobarien emakida hautatu ahal izango dute, ondorengo modalitateen arabera:

1. Matrikularen %50aren hobaria, ondorengo baldintzak betez gero:


1.1. Hernanin erroldatuta dagoela egiaztatzea.
1.2. Ikastaldian zehar klaserako asistentzia gutxienez %85ekoa izan dela egiaztatzea.
1.3. Maila bakoitzari dagozkion azterketa guztiak egitea.
1.4. Ikastaldi osoaren matrikula ezarritako epeen barruan ordaintzea.

2. Matrikularen zenbateko osoaren %75eko hobaria, aurreko baldintza horiez gain, ikasleak langabezia-txartela aurkeztuz gero.

c) Kuota ondorengo eran ordainduko da:

- %50a horretarako ezarriko den kontu korrontean sartuko da, matrikulaziorako aurre baldintza gisa.

- Gainerako %50a kontu korronte berean sartuko da ikastaldia hasten denetik 2 hilabeteko epean.

Aldatutako Ordenantza eta eranskinen estipulazioak 1996ko uztailaren 9ari dagokion Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN 132 zenbakian argitaratu ziren, hemen jasotzat ematen direlarik beren ulergarritasun osoa gerta dadin.

Hori guztia Gipuzkoako Herri Haziendak erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauen 16.4 artikuluan agindutakoa betetzearren argitaratzen da, guztiok honen berri izan dezaten eta aipatu manuan aurrikusitako eraginetarako.

Aipatu Foru Arauaren 18.1 artikuluan xedatutakorekin bat, Ordenantzaren finkapen eta aldaketa onesten zuen erabakien aurka, interesatuek Euskal Herriko Justizia Auzitegi Gorenaren dagokion Salaren aurrean Administrazioarekiko Auzi-Errekurtsoa tartejarri ahal izango dute bi hilabetetako epe barruan, Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo lanegunetik aurrera kontaturik.

Dena den eta aipatutako manuak baimentzen duen bezala, aipatu interesatuek errekutsoa tartejarri ahal izango dute, nahibadako izaeraz eta Administrazioarekiko auzibideari ekin baino lehen, Gipuzkoako Administrazioaren Ekonomi Auzitegi Foralaren aurrean aipatu argitarapena Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo lanegunetik hasita zenbatutako hilabeteko epearen barruan.

Hernani, 1996ko azaroak 5.-Joxe Antonio Rekondo Sanz, Alkateak.

(2800)(11880)